Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Azaroaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2019-04-04 Gorakide Ikurra Altzaga Ikastolari
/

GORABIDEk, Adimen Ezgaitasuna duten Pertsonen aldeko Bizkaiko Elkarteak, Altzaga Ikastolako IGEari Gorakide ikurra eman dio, urteetan adimen ezgaitasuna duten pertsonen aldeko konpromisoa hartzeagatik.
Ezgaitasuna sektorearekin harreman zuzenik ez duten Bizkaiko erakunde eta partikularrei zuzenduta dago, beren funtzio edo egitekotik kanpo, pertsona hauen gizarteratzearen aldeko konpromisoa hartzen duten kasuetan.
Ikurra ematearen arrazoietako bat, GORABIDEren laguntzaz, Ezgaitasunaz Sentsibilizatzeko Astea antolatzen 6 urte eman izana. Jarduera hauek ikasleak ezgaitasunen munduan murgiltzea eta ezagutaraztea dute helburu. Horretarako, dena delako ezgaitasuna duten pertsonen bizi-kalitatea bermatzen duten elkarte desberdinekin elkarlanean daude.
Jarduera hauek beraien adinera egokituta daude eta Ikasleek aukera dute dibertsitate funtzionala duen pertsona batek bere eguneroko bizitzan dituen zailtasunak bere azalean sentitzeko. Ekintzon helburua gure gizarteak ezgaitasuna duen pertsona bati jartzen dizkion oztopoez jabetzea da, sentsibilizatu eta errespetuan, inklusioan eta aniztasunaren normalkuntzan hezteko asmoz.
Aurten, hain zuzen ere, jardunaldi hauetan honako elkarte eta lagun hauek hartu dute parte: GAUDE elkarteko DONIBANE Lan Zentroak, GORABIDEk, HASZTENek (Kirol Egokitua / Inklusiboa), APNABIk (Autismo Bizkaia), Euskal Gorrak elkarteak (Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioa), ASEBIk (Espina Bifida eta Hidrozefalia Bizkaitar Elkartea) eta Maite Frankok.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa