Leioako Bake Epailea hautatzeko deialdia (Titular eta Ordezkoa)
Web horrian argitaratze-data:
2016-07-13
Deskribapena:
Leioako Alkatetza-presidentetzak, 2016ko uztailaren 8ko 1659/16. Dekretuaren bidez, Leioako Bake epaile titularra eta ordezkoa hautatzeko prozesuaren deialdia egitea erabaki zuen, Botere Judizialaren 6/1985 Lege Organikoak, uztailaren 1ekoa, eta Bake Epaileen 3/115 Erregelamenduak, ekainaren 7koa, xedatzen dutenaren arabera.
Interesdunek, deialdiaren iragarkia BAOn argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, 10 lan eguneko epea izango dute instantziak aurkezteko Udaleko Erregistro Nagusian eta Gaztelubideko Bulegoan, herritarrentzako arreta ordutegian. Instantziarekin batera, NAN fotokopia, curriculuma eta titulu akademikoen eta euskararen ezagutza egiaztatzen duten tituluen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute.
Dokumentazioa:
Informazioa (pdf, 97 KB)
Eskaria (msword, 93 KB)
Itzuli