Ogasun eta Ondare Arloak zergak eta udal tasak kudeatu, likidatu eta ikuskatzen ditu, ezarritako foru arauei eta Udalaren Osoko Bilkuraren erabakiei jarraiki.
Zerga-sistemaren antolamendua zergak eta tasak ordaindu behar dituzten pertsonen ekonomia-ahalmenean oinarritzen da, bai eta zerga-kargaren justizia, orokortasun, berdintasun, aurrerakortasun eta bidezko banaketaren printzipioetan ere.
Ondare honek udal jabetzakoak diren ondasun guztiak kontrolatzen ditu, eta urtero dauden altak eta bajak jasotzen ditu Udal Inbentarioan.