Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Azaroaren 24a
Hemen zaude: Hasiera » Lege oharra

Lege oharra

Leioako Udalak, leioa.eu domeinuaren bitartez, Leioari buruzko interes orokorreko informazioa ematen du, eta, bereziki, udal antolakuntzari buruzko informazioa eta kudeaketa propioak.

Emandako informazioa argitaratzen den unean indarrean dagoena da.

Leioako Udala informazio zehatza eta zorrotza ematen saiatzen da, eta ahalik eta arinen eguneratzen du, akatsak saihestu nahirik eta, akatsen bat aurkituz gero, berehala zuzenduz. Hala ere, Leioako Udalak ezin du bermatu akatsik ez egotea edo informazioaren edukia beti egongo denik eguneratuta.

Leioako Udalak, edozein unetan eta aldez aurreko abisurik eman gabe, leioa.eu orrian jasotako informazioa edo orriaren konfigurazioa zein aurkezpena aldatu, kendu eta berritzeko eskumena izango du.

Leioa.eu domeinura sartzea eta bertan jasotako informazioa erabiltzea erabiltzailearen erantzukizunpean dago. Leioako Udala ez da gertakari horietatik eratorritako inongo kalteren erantzulea, eta ezin du bermatu sarbidea ez denik etengo edo bertako edukiak zein softwareak ez duenik akatsik edo kalterik sortuko.

Edozein kontsultari edo informazio-eskaerari erantzunez ematen den informazioa orientagarria baino ez da, eta inondik ere ez da loteslea izango administrazio prozedurak ebazteko. Izan ere, prozedura horiek aplikagarriak zaizkien lege edo araudien arabera ebatziko dira.

Leioa.eu domeinuan hirugarrenen webguneetara sartzeko estekak daude, batez ere beste Herri Administrazio batzuen webguneetara sartzeko. Erabiltzaileentzat interesgarriak izan daitezkeelakoan jarri dira bertan. Leioako Udalak ez du esteka horien konexio edo edukietatik eratorritako gertakariengatiko inongo erantzukizunik hartzen.

Leioa.eu ataria, bertako diseinu grafikoak, informazioak eta kodeak Leioako Udalaren titulartasunekoak dira, beste titulartasunen bat dutela adierazten ez den bitartean. Era berean, jabetza intelektualari buruzko legediaren arabera daude babestuta.

Domeinu honetako edukiak erabiltzailearen terminalera jaitsi daitezke, baina erabilera pribatua izan behar dute eta inondik ere ez komertziala. Era berean, ezin dira ustiatu, erreproduzitu, banatu, aldatu, publikoki komunikatu, laga edo eraldatu, berariazko eta idatzizko baimenik izan gabe.
Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa