Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Azaroaren 24a
Hemen zaude: Hasiera » Izapideak eta kudeaketak » Ogasuna eta Ondarea » Zergak » Gainbalioa » Azalpen laburra

Ogasuna eta Ondarea

Hiri Lurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko Zerga – Gainbalioa

Zer da hiri-lurren balio gehikuntzaren gaineko zerga?

Zerga honek (gainbalioa izenaz ere ezagutzen da) hiri-lurrek zerga-aldian (eskuratzen denetik eskualdatu arte) izandako balio gehikuntza zergapetzen du. Zerga-aldia 20 urtekoa izango da gehienez.

Noiz eskatzen da zerga hau?

Kasu bi daude:
  • 1. Bizien artean, kostu bidez edo dohainik egindako jabetza eskualdaketetan.
  • 2. Jabaria mugatuz, ondasunen gaineko eduki-eskubide errealetako edozein sortu edo eskualdatzean.

Nork ordaindu behar du?

Kasu bi bereizi behar dira:
  • 1. Jabetza eskualdatzea edo, jabaria mugatuz, ondasunen gaineko eduki-eskubide erreala sortu edo eskualdatzea dohainik egiten bada (dohaintza, esaterako). Horrelakoetan, eskuratzaileak edo eskubide erreala eratu edo eskualdatzeko dagoen pertsonak ordainduko du.
  • 2. Jabetza eskualdatzea edo, jabaria mugatuz, ondasunen gaineko eduki-eskubide erreala sortu edo eskualdatzea kostu bidez egiten bada (salerosketa). Horrelakoetan, eskualdatzaileak edo eskubide erreala eratu edo eskualdatu duenak ordainduko du.

Nola tramitatzen da zerga horren likidazioa?

Udalaren Ogasuna eta Ondarea Atalean (1. solairua) aurkeztu beharko da eskualdatzea edo, jabaria mugatuz, eduki-eskubide erreala sortu edo eskualdatzeak eragiten duen agiri publikoa (salerosketa eskritura, dohaintza, epaia...).

Honakoa izango da aurkezteko epea:
  • 1. 30 astegun, bizi arteko ekintzen bidez egin bada.
  • 2. Urte bat, heriotzaren ondorioz egin bada.

Zer gertatuko da zergaren zerga-egitatea eragin dela adierazten duen eskritura aurreko puntuan adierazitako epeen barruan aurkeztu ezean?

Administrazioak adierazitakoa aurkezteko agindeia egin liezaioke interesdunari; halaber, zigor-espedientea ireki ahal izango da, zerga alorreko arau-haustea izango litzatekeelako, dagokion likidazioa eginez.

Nola kalkulatzen da ordaindu beharreko zenbatekoa?

Zerga-tasa aplikatuta hiri-lurren balio gehikuntza errealari, sortzapenarekin batera azaltzen dena, eta gehienez hogei urtean metatutakoa.

Honakoa da zerga-tasa:
  • 1. %5, zergaren zerga-oinarri moduan Egotz daitekeen Gutxieneko Balioa hartzen bada.
  • 2. %30, zergaren zerga-oinarri moduan OHZren ondoreetarako ezarri den lurzoruaren katastroko balioa edo 1989-12-31n indarrean zeuden balio-indizeen taulak hartzen badira.

Hobaririk al dago?

Bai, honakoa:

Zergaren kuota osoaren %100eko hobaria, heriotza dela bide, ondorengoentzat edo adoptatuentzat, ezkontidearentzat edo izatezko bikoteentzat –maiatzaren 7ko 2/2003 Legean ezarritakoaren arabera eratutakoak badira–, eta aurrekoentzat zein adoptatzaileentzat dohainik egindako jabetza eskualdatzeetan edo, jabaria mugatuz, ondasunen gaineko eduki-eskubide erreala sortu edo eskualdatzeetan.

Nola eta non ordaindu behar da?

Udal Diruzaintzan edo erakunde laguntzailea den edozein banku-bulegotan ordainduta, likidazioaren jakinarazpenean adierazitako epeetan.

Zer gertatuko da likidazioaren jakinarazpenean adierazitako epeetan ordaindu ezean?

Udalaren Bilketa Sailak betearazpen espedientea irekiko du; halaber, zordunaren ondarea bahitu ahal izango da eta, horrela, ordaindu ez diren ordainagiriak kobratu.

Itzuli
Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa