Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Azaroaren 24a
Hemen zaude: Hasiera » Bizi hiria » Euskara Zerbitzua

Euskara Zerbitzua

Euskararen Txantxangorria
Euskara Zerbitzuak Leioan euskara sustatzea eta normalizatzea du helburu.

Horretarako, Udal barruko erabilera bideratzen du Euskara Zerbitzuak, langileen eguneroko lan-hizkuntzan eta zerbitzu-hizkuntzan euskararen normalizazioaren alde egiteko, bai eta herritarrek aukeratzen duten hizkuntza ofizialean jaso ditzaten arreta eta zerbitzuak ere.

Zeregin horretarako, badu Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana 2023-2027. Bertan daude zehaztuta zein diren Leioako Udalean erabili beharreko Hizkuntza Ofizialak Erabiltzeko Irizpideak eta zein plan estrategikoa. Horrez gain, plan horren arabera egiten dira urteko kudeaketa planak.

Bestalde, sustatze lana ere egiten du Euskara Zerbitzuak, Leioa gero eta euskaldunagoa izan dadin. Bide horretan, orain arte Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) izan dugu, baina gutxi barru, Euskara indarberritzeko eta euskaldunok ahalduntzeko Marko Estrategikoak (AROA) ordezkatuko du.

Dokumentu horrek helburu du datozen hamar urteotarako ardatz estrategikoak, erronkak, lan-ildoak eta ekimenak zehaztea (2024-2034). Nahi estrategiko argia du: gure testuinguru eleaniztunean, euskal hiztun aktibo eta ahaldunduak dituen komunitatea indartzea, gizarte ekitatibo eta justua eraikitzeko.

Hori guztia egin bitartean, orain arteko egitasmoei eta dirulaguntzei eusten saiatzen gara Euskara Zerbitzutik:

Egitasmoak:

  1. Leioa Familian:
    Familia barruko hizkuntza ohituretan eragin edo sendotu nahi duten familien begirako programa. Hilean behineko tailerren bidez egiten da, eta 4 eta 8 urte bitarteko haurrak dituzten familia euskaldun eta mistoentzat (gurasoetako bat euskalduna dutenak) dugu. Tailerren helburua da familia barruan zein familien artean hizkuntza ohituretan eragitea, euskararen erabilera bultzatzeko eta harreman sarea ehuntzeko. Euskara hutsean egiten dira.
  2. Sorgina Txirulina:
    Euskaraz ez dakiten helduentzat prestatutako tailerrak. Saioetan helduek eta 5-8 urte arteko txikiek hartzen dute parte. Saio bakoitzean, eguneroko gai baten inguruko ipuin bat kontatzen da, eta horren ostean, tailer praktiko bat egiten da. Horrela, helduen eta txikien arteko euskarazko harremanak bultzatzen dira, eta euskara hurbiltzen da euskaldun ez diren helduei.
  3. Eman giltza:
    Jaioberrien gurasoei laguntza eskaintzen dien programa. Euskara transmititzeko eta gurasoen kezka, zalantza edota beldurrak uxatzeko gomendioak, aholkuak, tresnak eta baliabideak eskaintzen dira.

Dirulaguntzak:

  1. Euskara ikasteko dirulaguntzak:
    Leioako Udalak dirulaguntzak eskaintzen dizkie euskara ikasten edo hobetzen ari diren udalerriko bizilagunei. Urtean behin ematen dira, eta Leioako bizilagun guztiek euskara ikasteko aukera izango dutela bermatzen dute.
  2. Komunikabideetarako dirulaguntzak:
    Tokiko, Leioako edo eskualdeko idatzizko komunikabideentzat ezarritako dirulaguntzak, komunikabide horiek herrian baldin eta badute komunikazio-ardatzetako bat, euskara hutsean badaude eta paperezko edizioaz gain, edizio digitala baldin badute.
  3. Euskarazko musika ikuskizunetarako dirulaguntzak:
    Leioako udalerrian urteko jai-egitarau barruan jai-batzordeek antolatutako euskarazko musika ikuskizunetarako dirulaguntzak dira. Zehazki, dirulaguntza honen xede dira euskara hutsean egiten diren talde edo bakarlarien kontzertuak.
  4. Errotuluetarako dirulaguntzak:
    Merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzu-establezimenduetan errotuluak euskaraz jartzeko dirulaguntzak dira. Helburua dute euskararen erabilera sustatzea eta Leioako herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzea, betiere establezimendu horien jarduera-esparruan.
  5. Euskararen erabilera sustatzeko dirulaguntzak:
    Leioako udalerrian euskararen erabilera sustatzeko ekintzetarako ohiko dirulaguntzak dira. Adibidez, elkarteen euskarazko web orriak sortzea, elkarteen barruko euskara planak egitea, Leioan euskararen erabilera areagotzeko ekintzak antolatzea...
Jose Ramon Aketxe plaza, 11
48940 LEIOA (Bizkaia)
Tel.: 946 052 576
euskarazerbitzua@leioa.eus

Ir HAPO Leioa

HAPO Leioa

Harpidetu albisteetara

Ir Hauteskundeak

Hauteskundeak

Ir Ordainketa-pasabidea

Euskal Administrazioaren ordainketa-pasabidea

Ir Faktura elektronikoa

Fakturazio elektronikoaren ataria

Ir Kontratugilearen profila

Ir Enplegua eta oposaketak

Ir Gaztelubide eta Zuhatzu

Ir Kultur Leioa

Ir HAPO

Ir Beste udal webgune batzuk

Copyright 2010 · Leioako Udala