1978 jaiotako leioaztarra. Ezkonduta eta hiru seme-alabarekin.
Euskalduna eta lehen hezkuntzako irakaslea atzerriko hizkuntzako espezialitatearekin. Ingeniaritza Tekniko Industrialeko ikasketak ere baditu, baita Kudeaketa Aurreratuko ikastaro ezberdinak ere. Gainera, 2009tik, Euskaliten Ebaluatzaileen Klubeko kidea da.
Leioako Udaleko gobernu lanetan aritu baino lehen, irakaslea izan zen Claret Askartza ikastetxean, eta gaur egun, eszedentzian dago.
Gaztetatik amets eta lan egin du euskaraz bizi eta sentitzeko aukera ematen duen herriaren alde, sentsibilitate guztiekin bizikidetzan. Gure hizkuntzarekiko konpromiso horri esker, boluntariotzaren munduarekin lotuta egon da beti.
Lehen Alkateordea eta Hirigintza eta Etxebizitza, Obra eta Zerbitzu, Mugikortasun eta Ingurumeneko Zinegotzi arduraduna bi agintalditan, azken sei urteotan (2013-2015 eta 2015-2019). Gaur egun, eta 2019tik, Leioako Alkatea da.
Iban Rodríguez Etxebarria, alkatea.