Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Azaroaren 24a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Udaltzaingoa » Lapurretak prebenitzeko neurriak

Udaltzaingoa

Lapurretak prebenitzeko neurriak

Gogoan izan lapurretak ez direla soilik udan gertatzen. Lapurretak prebenitzeko neurriak hartu behar dira
  • - Ez utzi giltzak lanpasaren azpian edo ezkutatuta.
  • - Erantzun atezain automatikoari, deitzen duten bakoitzean.
  • - Itxi beti giltzarekin, etxetik irtetean.
  • - Deitu Udaltzaingoari, gure ataritik zokomiran dabiltzan pertsona susmagarriak ikusiz gero.
Prevención robos

Etxeetako lapurretak saihesteko segurtasun neurriak

Etxeetako lapurreten %40 udan izaten dira. Hori dela eta, udari begira, zenbait ardura hartu behar dira. Etxetik kanpo denbora laburrez egongo bagara ere, eskura ditugun segurtasun neurri guztiak erabili behar ditugu.

  • - Oporren aurretik, ezezagunen aurrean ez esan noiz irten eta itzuliko zaren, ez eta bidaiaren gaineko beste ezer ere (erabiliko den ibilgailua, oporretarako aukeratutako lekua, etab.).
  • - Ez argitaratu sare sozialetan etxean ez zaudela iradokitzen duen mezurik.
  • - Agindu senide edo auzokoren bati heltzen zaizun posta hartzeko, ez zaudela nabaritu ez dadin.
  • - Agindu senide edo auzokoren bari pertsianak zabaldu eta ixteko, etxean “bizia” dagoelako sentsazioa emateko. Era berean, programagailuak ere erabil ditzakezu, egongelako edo sukaldeko argiak piztu eta itzaltzeko, eta, horrela, efektu bera lortzeko.
  • - Lorategia duten etxeetan, zuhaitz eta zuhaixketako adarrak inausita eduki, lapurrak ez daitezen ezkutatu edo sartu.
  • - Ez utzi etxeko giltzarik lanpasaren azpian edo lore-ontzietan... ezkutatuta. Seguruagoa da kopia bat konfiantzako auzokoren bati edo senideren bati uztea, beharrezkotzat joz gero.
  • - Itxi sarrerako atea giltzari buelta bat baino gehiago emanda, “txartelaren” metodoa erabilita ireki ahal izatea saihesteko.
  • - Egiaztatu etxeko ate nagusiaren eta zoruaren artean ez dagoela tarterik, palanken erabilera saihesteko.
  • - Ez utzi objektu baliotsurik (koadroak, bitxiak, eskulturak, etab.) denbora luzean jenderik bizi ez den etxeetan.
  • - Konfiantzako pertsonaren bati esan non aurki zaitzaketen, beharrezkoa balitz.
  • - Ez utzi oharrik atean, ez mezurik eran-tzungailu automatikoan, bertan ez zaudela esanez.
  • - Garrantzitsua da oporretan ez doazen per-tsonek auzokoen etxeetan, erkidegoetan edo urbanizazioetan izan daitezkeen mugimendu arraro edo zaraten berri ematea.
  • - Ikuskatu postontzia, telefonotxoa edo etxeko atea, lapurrek zein etxetan lapurtu behar duten bereizteko egiten dituzten marken bila (lerro horizontalak edo bertikalak, esate baterako). Markaren bat badago, ezabatu edo egin ahal dena irakurtzeko modua izan ez dadin.

Lapurretak prebenitzea fatxadan eta patioan aldamioak dauden etxeetan

Eraikinetan aldamioak instalatzen dituztenean, gaztelieek etxebizitzera igo-tzeko aprobetxatzen dute, ata haietan harrapatzen dituzten baliozko objetuak lapurtu. Horrelakoak zailtzeko:

  • - Itxi aldamioetatik sartzeko moduko leihoak eta pertsianak.
  • - Itxi aldamiotatik sartzeko moduko eskaileretako lehioak.
  • - Erretiratu aldamioetatik ikus daitekeen baliozko objetuak.
  • - Saiatu segurtasun-neurridun aldamioak instalatzen.
Prevención robos Etxera iristean atea edo leihoa zabalik badago, deitu Udaltzaingoari eta azaldu gertatutakoa. Ez sartu, eta itxaron Polizia heldu arte.

Lapurra etxe barruan badago, ez egin aurre. Garrantzitsua da oinarrizko xehetasunei erreparatzea (arropa, ezaugarri fisikoak, tatuajeak...), deskribapena Poliziari emateko eta, ondoren, balizko identifikazioa egiteko. Garrantzitsua da lapurrari aurre ez egitea, ezein kasutan.

Liburuxka

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa