2009-03-18
Julio Ibarraren hitzaldia atzeratu egin da
Maiatzaren 11an izango da arratsaldeko 19.00etan “No sabemos euskera ¿Cómo podemos ayudar a nuestros hijos e hijas?” Julio Ibarraren hitzaldia, martxoaren 23an izan behar zuena, atzeratu egin da Euskara Zerbitzuaren eremutik kanpo geratzen diren arrazoiengatik.
Beraz, hitzaldia (gaztelaniaz izango dena), maiatzaren 11an izango da, arratsaldeko 19.00etan Kultur Leioan. Gogoratu behar da hitzaldira doazen gurasoek haurtzaindegi zerbitzua izango dutela doan Kulturren bertan.