2009-05-07
Pantaila erraldoi Txomin Arestin Kopako finala ikusteko
Musikaz gain gune honetan txosna bat ere jarriko da
Txomin Aresti ikastetxeko jolastokia futbolzaleez beteko da asteazken honetan Errege Koparen finala ikusteko, Mestallan jokatuko den Athletic eta Bartzelonaren arteko norgehiagoka zuzenean ikusteko, hain zuzen ere.
Leku honetan jarriko den pantaila 20.000 DLP x opt. motatakoa izango da eta bere neurriak 6 x 4.5 metrokoak dira. Modu horretan zaleek partidu garrantzitsu honen xehetasun guztiak jarratu ahal izango dituzte. Honetaz gain, gune honetan txosna bat jarriko da eta musika ere ez da faltako. Giroa 19.00etan hasiko da partidua amaitu arte.
Esan beharrekoa da ekimen hau Leioako Merkatarien Elkartearen eskutik garatu dela, Leioako Udalak babestuta.