2009-05-28
Hemen dira Lamiakoko Jaiak!
Maskarada, "Txikiak txiki" taldeko alardea eta Athletic Eguna izango dira ekintza nagusienetarikoak.
Lamiakoko auzoa jaietan izango da asteburu honetan. Ohikoa izaten den bezala, auzo honetan ez da faltako giro ona eta ekintza bereziak zeinetan auzokide guztiek parte hartzen dituzten.
Maskaradaz gain, urtero hainbat lagun biltzen dituena Lamiakon, aurten beste ekintza berezi bat ospatuko da auzoan bertan. Duela 110 urte inguru Athleticeko lehen partiduak eta entrenamenduak Lamiakon ospatzen ziren, bertan 13 urte izan ziren jokalariak.
Athleticeko sustraiak gogora ekartzen digun ospakizun hau dela-eta, auzoko Jai Batzordeak Leioako Udalaren laguntzarekin San Máximo elizaren alboan eta Kultur Aretoaren parean gune berezi bat inauguratuko du igandean, 26 x 10 metrotako murala eta 44 x 3.5 metroko pintada, hain zuzen ere.
Honetarako hainbat berrikuntza obra egin dira erabilera publikoko zonaldean, hau da, San Máximo elizaren parean eta Kultur Aretoaren aurrean (plaza eta futbito zelaia), guzti hau gai baten inguruan tematuz: Athletic eta beren loturak Lamiakoarekiko. Obra guzti hauek 100.000 euro inguruko kostua izan dute.
Gogora ekarri behar dugu 1898 tik 1911ra bitartean Athleticek entrenatu eta partiduak jokatzen zituela Lamiakon. XX.mendeko lehen urteetan Lamiakoko gazteek talde nagusiak ikusteko aukera izan zuten eta hau dela-eta amak jakin barik jolasten zuten eurek ere. 1911 eta 1912. urteetan Lejonako futbol taldea jokatzen hasi zen eta bertatik oso jokalari onak atera egin ziren.
Inaugurazio hau igandean izango da goizeko 12.00etan, eta gai honi buruzko hainbat ekintza berezi prestatuko dira.
Partekatu:
Itzuli