2009-06-05
Nuria Fernandezek irabazi du Berdintasun saileko logoaren lehiaketa
Kultur Leioan izan zen eszenatokia atzo Berdintasun saileko irudi berriaren aurkezpena egiteko. Bertan lehiaketan irabazle suertatu zen Nuria Fernández santurtziarraren logoa eman zen ezagutara ekitaldi berezi batean.
Ekitaldia ETBko Teleberriko Kirolen ataleko Ana Ramos kazetariak aurkeztu zuen, baina honetaz gain hirugarren sektoreko agenteak, berdintasun arlokoak, garapenerako lankidetzakoak, Nagusien Etxeetako ordezkariak, kirol taldeak, emakume taldeak, EHUko ordezkariak, hezkuntza arlokoak, Udal Musika Eskolakoak, izan ziren besteak beste.
Hau horrela irabazleak 1.000 euroko saria eskuratuko du bere lana Udaleko Berdintasun Saileko irudia izatea lortzen badu.
Epamahaia zazpi pertsonez osatu zen; Kultura eta Gizartekintzako zinegotziak, pintura eta eskulanetan aditua, diseinu grafikoan aditua, Berdintasun aholkularia, Udal Berdintasun saileko teknikaria, eta Andrak Emakumeen elkarteko kide bat. Azkenik, aho batez erabaki zen Nuria Fernández santurtziarraren logoa irabazle bezala. Epaimahaik adierazi bezala logo hau “berdintasuna isladatzen du irudi moderno baten bitartez”.
Honetaz gain epaimahaikide guztiek baieztatu zuten oso erantzun ona jaso izan duela lehiaketak, 89 lan aurkeztu bait ziren 43 pertsona ezberdinetatik. Lan hauen jatorria ere anitza izan delarik, gehienak bizkaitarrak eta leioaztarrak izateaz kanpo, Gipuzkoatik eta Toledotik ere jaso izan dira.
Sari banaketa honen ekitaldia egitarau potoloa izan zen. Harreran Leioako Udal Musika Eskolako piano-jole eta soprano bat izan ziren, bereziki ekintza honetarako aukerartutako errepertorioa aukeratuz, ostean bideo bat jarri zen herrian egindako Berdintasun Saileko hainbat ekintza biltzen zituena. Amaitzerakoan 1.000 euroko saria banatuko zion Isabel Garciak, Gizartekintzako zinegotzia eta Eneko Arruebarrenak Leioako alkatea, irabazleari eta honetaz gain Leioan lanean diren emakume elkarteek ere omenaldia jaso zuten.
Azken ekitaldiaren luxuzko ix¡txiera bezala Virginia Imaz homoristak monologo berezi bat aurkeztu zuen genero ikuspegitik, hau publikoaren algarak eragin zituen.