Leioako jaiak hemen direla-eta, Merkatarien elkarteak ekintza berezia jarri du martxan gaur bertan. Bulebarreko obeliskoaren inguruan, herriko topagune nagusiena izanik, eguzki erlojua simulatuz lau aldeak margotu dituzte kolore ezberdinekin. Mezua zuzena eta argia da: “Leioa, hiri atsegina eta komertziala”. Honekin merkatariek jaietan ere parte hartzen dute 50 metro koadroko ikuskizun berezia eskainiz biztanleei.