Euskara Zerbitzuak Berdinean Euskaraz programaren barruan, euskaldunak behar ditu honako zerrenda hauek osatzeko:
- aurkezleak
- ume-jagoleak
- kirol begiraleak
- aisialdi begiraleak
- partikularrak emateko irakasleak
Berdinean Euskaraz programaren helburua da aurreko lan horiek euskaraz egiteko gai diren pertsonen zerrendak eskaintzea herriko elkarte zein partikularrei.
Aurten, aisialdi begirale zerrendan daudenek, Euskara Zerbitzuak antolatzen duen Olgetan ekimenean lan egiteko zerrendetan sartuko dira honako baldintza hauek betetzen badituzte:
- EGA, baliokidea edo ikasketak euskaraz eginda.
- Begirale edo magisterio titulua.
Interesatuek curriculum-a euskaraz aurkeztu beharko dute.