2009-06-26
Lur Barriak sarien zazpigarren deialdia
Eskabideak aurkezteko azken eguna ondoko hau izango da: 2009ko uztailaren 15ean, eguerdiko 12:00etan
Bermeoaldea, Erandio, Getxo, Leioa, Gernikaldea, Txorierri eta Uribe-Kostako Behargintzek, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Eudelen eta BBK Gaztenlabiden Fundazioaren laguntzarekin, kultura ekintzailea sustatzea dute euren jarduketa eremuan eginkizun nagusi. Horretarako, LUR BARRIAK SARIEN zazpigarren deialdia jarri dute abian.
Lehiaketan parte hartzeko, enpresa berriek altan emanda egon beharko dute Ekonomia Jardueren gaineko Zergan (EJZ) 2008ko ekainaren 15etik 2009ko irailaren 14ra bitartean. Horrez gain, ekintzaileetako batek, gutxienez, ondoko baldintza hau bete beharko du: hitzarmena sinatu duten Behargintzen udalerrietako batean erroldaturik egon behar du. Edo, bestela, (enpresa eratuta badago), enpresak udalerri horietako batean izan behar du egoitza. Udalerri horiek enpresa berriak sortzeko ibilbidea zehaztuta izan beharko dute, eta sarietan parte hartzen duen Behargintza Zentroren batek tutoretza zerbitzua eskaini beharko die ekintzaileei.
Sariak ondoko hauek izango dira: Lehenengo saria: 6.000 € eskudirutan. Bigarren sariak eskualde mailakoak izango dira; beraz, guztira zazpi sari izango dira, sari bat Behargintza bakoitzeko, alegia. Kasu guztietan 2.500 €-ko sariak izango dira.
Lehiaketan hurrengo aspektuak hartuko dira kontuan:
BALORAZIORAKO IRIZPIDEAK
Enpresak izaera berritzailea izatea
- Enpresaren jarduerak kanpora begira duen proiekzioa eta enpresa hedatzeko aurreikuspenak
- Sortutako lanpostu kopurua
- Inbertsio bolumena
- Enpresaren kokalekua
- Erantzukizun Sozial Enpresariala.
Eskabideak aurkezteko azken eguna ondoko hau izango da: 2009ko uztailaren 15ean, eguerdiko 12:00etan.
Parte hartzeko dokumentazioa zein eskabideak lehiaketa antolatzen duten Behargintza zentroetan aurkeztu beharko dira
Erlazionatutako dokumentuak:
Diptikoa (pdf, 490 kb)
Partekatu:
Itzuli