2009-07-27
Berdintasun tailerretan parte hartzeko epea zabalik da
Datorren abuztuaren 31era arte egongo da zabalik
Leioako Udalaren Gizarte Zerbitzu Sailak, urtero legez Berdintasun tailerrak antolatu ditu 2009-2010 ikasturterako eta dagoeneko, datorren abuztuaren 31era arte, izena emateko epea zabalik izango da.
Emakume zein gizonei zuzendutako erantzunkidetasun eta autonomia tailerrek irailetik abendura arte iraungo dute, talde bakoitzean 15 partehartzaile hartuko dira eta prezioa 10 eurotakoa izango da.
Emakumeek brikolajean, elektrizitatean eta igeltserotzan arituko dira,30 ordu arlo bakoitzean. Irailaren 21ean hasi eta abenduaren 16an amaituko dira tailerrak, astelehen, asteazken eta ostegun orotan, 18.00etatik 20.30era Leioa-Getxoko LHIK-en.
Gizonek, berriz, etxearen garbiketa eta antolamendua, lisaketa eta josketa eta sukaldaritza ikasiko dute irailaren 23tik abenduaren 17ra arte. Asteazken eta ostegunetan 18.00etatik 20.30era Leioa-Getxoko LHIK-n.
Honetaz gain, aurten ere defentsa pertsonaleko ikastaroa eskainiko zaie 40 emakumeei. Urriko astearte eta ostegunetan 10.00etatik 12.00etara Sakoneta kiroldegian. Esan beharrekoa da ikastaroa 5 euroko kostua izango duela eta EHUko ikasleak direnek kreditu bat lortuko dutela.
Info gehiago:
Gizarte Zerbitzuak
Inaurratzaga, 1
48940 Leioa
Tel: 94.480.13.36