2009-08-17
Santa Ana kaleko industri-pabilioia besteratzeko lehiaketa
Parte hartzeko epea datorren ostegunean amaituko da
Ostegun honetan amaitzen da Santa Ana etorbideko industria-pabilioia besteratzeko lehiaketan izena emateko epea. Dokumentazio guztia Udalaren Ekonomia Arloan kontsultatu ahal izango da, bulego-orduetan, deialdia argitaratzen den egunetik eskaintzak jasotzen diren egunera arte.
Industri-pabilioia Santa Ana etorbideo 7. zenbakian dago kokatuta eta guztira 217 metro koadro ditu. Gutxieneko lizitazio-oinarria 327.000 eurotan ezarri da, eta lizitatzaileek gorantz hobetu ahal izango dute.
Gogoratu beharrekoa da lizitatzaileek behin-behineko fidantza eratu beharko dutela, eta gutxieneko lizitazio-oinarriaren % 3ko zenbatekoa izango duela. Proposamenak Udalaren Ekonomia Arloan (Elexalde kalea, 1) aurkeztu ahal izango dira, 2009ko abuztuaren 20ra arte, goizeko 9etatik 14etara bitartean.
Aurkeztutako eskaintzak jendaurreko ekitaldian irekiko dira proposamenak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo astearten lanegunean, 18,00ean, edo egokia bada, hurrengo asteko asteartenean, baldin eta lizitatzaileek dokumentazioaren kalifikazioko akatsak konpontzeko hiru laneguneko epea igaro bada.