2009-09-28
Parkinson edo Alzheimer gaixoentzat programa berria doan
Parkinson edota Alzheimer gaixotasuna jasaten duten leioaztarrek programa berri bat dute eskuragai doan, zehazki pertsona hauen bizi kalitatea hobetzeko helburuarekin jarri da martxan programa hau, guztiz doakoa eta etxetik mugitu barik jasotzen dena.
Obra Social Caja Madrid eta Bizitzen Fundazioak leioaztarrentzat zuzendutako eta martxan jarritako programa dugu hau. Alzheimer zein Parkinson gaixotasunen lehen fasean diren leioaztarrei zuzenduta dago eta tratamendu pertsonalizatu batekin eta fisioterapiaren bitartez pertsona hauen gaitasunak hobetzeko helburua du programa honek.
Zati bitan banatuta dago; alde batetik terapeuta batek gaixoaren inguruko azterketa egiten du eta hobekuntza posibleak aztertzen ditu gaixoarekin eta bere jagolearekin batera. Bestetik, gaixoak fisioterapeuta baten zarbitzuak jasoko ditu eta jagoleak beharrezko atentzioei buruzko informazioa ere jasoko du, dena doan eta etxetik mugitu barik.
Programa honek lortu nahi dituen helburu nagusienak hauek dira:
- Funtzio-galerak saihestea hainbat eremutan adibidez mugikortasuna, egonkortasuna, edo gaixoaren koordinazioa. Honetaz gain arnasketa eta kardiologia funtzioak mantentzea.
- Erorketak ekiditzea
- Autonomia eta funtzionalitatea mantentzea.
- Familia eta giza- harremanetan integrazioaren alde egitea.
- Jagoleei baliabideak eta informazioa ematea.
Programa hau jadanik martxan dago Leioako etxeetan, dena dela izena emateko epea oraindik ez da itxi, beraz parte hartu nahi duenak Bizitzen Fundazioaren telefonora deitu beharko du 94.623.27.44.