2009-10-15
San Bartolomek Kulturgune berria du jada
San Bartolomeko gunea Kulturgune berria estreinatuko zuen joan den igandean. Guztiz berritua eta modernoa den ekipamendua hau Aldekoena, Basase, Peruri, Telleria, Artatza, Artatzagane, Sarriena eta Zuhatzuko bizilagunentzat zuzenduta dago, eta beste gauza askoren artean, txoko bat du goiko solairuan, hau bai, leioaztar guztientzat.
Kulturgune berriak aurrekoa baino zabalera handiagoa du, azken aldaketekin 874 metro koadroko azalera izatera helduko da (aurrekoa 646 metro koadrokoa zen) solairu bitan banatuta, 750,70 metro koadro lehenengoan eta 123,20 metro koadro bigarrenean.
Lehen solairuan 591,7 metro koadroko Kulturgunea eta 159 metro koadroko taberna ditu, bigarrena berriz, txokoarentzat izango da herriko edozein pertsonarentzat irekita egongo dela afariak edo bestelako talde jatekoak egiteko.
Kulturgunea ekintza desberdinetarako bideratutako sei gela desberdin ditu, bilera gela bat, bulegoa, biltegia, aldagela eta komun bi. Gainera, gela bakoitza bere izen propioa du antolatzerakoan erraztasunak izateko. Hau honela gelak honakoak dira; Aldekoena, Basaez, Peruri, Telleria, Artatza, Artatzagane: Sarriena bilera gela eta Zuhatzu txokoa.
Hainbat gizarte ekintza zein kultural desberdinetarako bideratuta dago Kulturgune berria, hauen artean, tailerrak, ohiko ikastaroak, bilera sozialak, ludoteka, internet gunea... Ikastaroen artean gainera hainbat programatu dira jadanik (gimnasia, yoga, taichi, saloi dantzak, pintura eta bibolina) dena dela, oraindik ekintza berriak iradokitzeko epea zabalik dago.
Guzti honetaz gain, ekipamendu berri honek hainbat gauza ezberdinetarako erabiliko da, adibidez, kontzertuak, hitzaldiak, erakusketak, haur ekintzak, udaleku irekiak, ingelera lantzeko udalekuak...etab.
Azkenik, Kulturgune honek berrikuntza garrantzitsu bat eta herritar guztientzat interesgarria dena izango du, txokoa. Sukaldea eta sukaldeko materialaz guztiz ekipatutako txokoa izango du goiko solairuan Kulturguneak. Txoko hau Leioako edozein herritarrentzat zabalik izango da lagun arteko jatekoak eta talde handien jatekoak egiteko. Funtzionamendua txoko pribatuen bezalakoa izango da, hau da, bertan jateko bat egin aurretik izena ematea derrigorrezkoa izango da antolaketa errazteko.