2009-10-21
LUR BARRIAK 2009 sari banaketa
Datorren ostiralean, urriak 23, Leioako Mendibil Jauregian, eguerdiko 12:30ean LUR BARRIAK 2009 sarien banaketa burutuko da.
Lehiaketa hau, Bermeoaldea, Erandio, Getxo, Leioa, Mungialdea, Txorierri eta Uribe-Kostako Behargintzek antolatzen dute urtero, kultura ekintzailea eta enpresen sorrera bultzatzeko asmoz.
Lehiaketan parte hartu duten enpresak, 2008ko ekainaren 15etik 2009ko uztailaren 14ra bitartean sortutako enpresak dira. Horrez gain, ekintzaileetako bat gutxienez, hitzarmena sinatu duten Behargintzen udalerrietako batean erroldaturik egon behar da edo, bestela, sortutako enpresak udalerri horietako batean izan behar du egoitza. Gainera, ekintzaileek, goian aipaturiko Behargintza Zentroren baten tutoretza eta aholkularitza jaso behar izan dute beraien enpresa sortzeko ibilbidean zehar.
Sariak honako hauek izango dira: Lehenengo saria, 6.000€ eskudirutan. Bigarren sariak eskualde mailakoak izango dira. Beraz, zazpi sari izango dira guztira; sari bat Behargintza bakoitzeko. Kasu guztietan 2.500€-ko sariak izango dira.
Amaitzerakoan, luntxa izango da bertan bildutakoentzat eta ondoren txakoli dastaketa burutu ahal izango izango dute.