2009-10-26
Leioako bidegorri sarea handituko da berriz
Bizkaiako Foru Aldundiak Artatza parkea zeharkatuko duen 700 metroko zati berria eraikiko du
Leioako bidegorri sarea 700 metro gehiago izango du laster, horrela egun Pinosoloko parkean amaitzen den bidea Artatza parkea zeharkatuko duenarekin lotuko da, Getxoko mugara heldu arte. Bizkaiako Foru Aldundiak finantzatuko du 400.000 euroko aurrekontua izango duen luzapen hau, dagoeneko obra lizentzia eskatuta dago.
Bidegorri zati berri honekin eta orain dela gutxi egindakoarekin 2.000 metrotako bidea izango da Leioan. Herriaren erdigunea eta Artatza parkea lotuz, bidean Elexalde parkea eta Pinosolo zeharkatuz eta Getxoko mugan bertan geldituko da. Etorkizun batean Getxoko bidegorri sarearekin lotzea da asmoa eta amets bat errealitate bihurtu, leioaztar batek hondartzara txirrinduan heltzea posible izatea.
Horrela, Leioak jasangarriago izatea eta mugikortasun hobeago baten alde lan egiten jarraitzen du, herrian zehar mugitzeko garraiobide osasuntsuak erabiltzeko medioak jarriz.
Bidegorri zabal honekin leioaztarrek natura eta ibilbide polita izango dute eskura, bai kirola egiteko edota ibilaldi lasai batez gozatzeko. Bide berezi honen helburua herriko parkeak lotzea da, hauen artean garrantzizkoak izanik adibidez Pinosolokoa 60.000 metro karratukoa edota Artatzakoa 200.000 metro karratuarekin.
Leioako Udalak egun esku artean duen proiektu baten barruan kokatzen dugu bidegorri luzapen hau. Udalaren helburua txirrinduentzako bidea handitzea da batik bat, herriko hainbat gune ezberdin lotuz. Sare erraldoi hau Leioako Metro geltokian hasten da, eta Sabino Arana kaletik (Udondoko Bulebarrean eginik dagoen zatiarekin), Elexalde parkeko bidegorriarekin lotuko da. Puntu honetatik aukera hiru aukera daude, Unibertsitatera heldu edota Getxoko mugara arte heldu zein Basaez auzora.
Aisialdi guneak
Bidegorriaren parean Udalak heziketa fisikoarentzat hainbat gune ezberdin jarri ditu.
Aparailu hauek nagusientzat daude zuzenduta bereziki baina edozein herritar erabili ditzake. Zehazki hiru zonaldeetan daude kokaturik, Elexalde eta Pinosolo parkeetan, eta hirugarrena Udondoko bulebarrean kokatuko da laster.
Azken aldaketa hauekin bidegorriak sustatzea bilatzen da, mugikortasun jasangarria bultzatu eta nagusien aisialdiarentzat eskariei aurre egitea ekipamendu berri hauekin.
Emandako azken pausu honek 55.200 euroko kostua izan du, hauetatik 35.871 euro Bizkaiko Foru Aldundiak jarritakoa.