2009-11-12
II Bertsopaper lehiaketa
Bertsoa euskal literatur generoa da berez. Euskararen Eguna ospatzeko eta leioaztarren
artean genero hori sustatzeko asmoz, Leioako Euskara Zerbitzuak BERTSOPAPER
LEHIAKETA deituko du, hurrengo OINARRIEN arabera:
1. Hala nahi duten pertsonek parte har dezakete, hurrengo kategorietan bananduta:
• A kategoria: 15 urte arte
B kategoria: 15 urtetik aurrera.
• C kategoria: Leioako eskoletako bertsopaperik onena (lehen hezkuntzakoentzat)
Taldeka.
2. Parte hartzaile bakoitzak nahi beste bertsopaper aurkeztu ahal izango du, euskaraz
soilik. Lan bakoitzak lau bertso gutxienez izan beharko du eta zortzi gehienez. Neurria
norberak aukera dezake. Epaimahaiak gainera estiloa, kontaketaren garapena eta
originaltasuna hartuko ditu kontutan.
Gaiak euskara edo Euskararen Eguna izan beharko du.
3. Bertsoek beste lehiaketa batean saririk gabeak, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan
beharko dute, hiruna kopiatan aurkeztuko dira eta izenburua edo izengoitia soilik eduki
behar izango dute, egilea identifika dezakeen xehetasunik gabe. Jatorrizkoarekin batera,
eta kartazal itxian, egilearen datuak sartuko dira (izena, deiturak, helbidea, jaioteguna,
telefono zenbakia eta, posible bada, posta elektronikoa). Kartazalaren kanpoaldean
idazlanaren izenburua edo izengoitia eta zein kategoriari dagokion jarriko da.
OHARRA: Aurkezteko baldintzak betetzen ez dituzten lanak atzera botako dira.
4. Lanak 2009ko azaroaren 9a eta 25a bitartean jasoko dira, biak barne.
KULTUR LEIOA (Euskara Zerbitzua)
Jose Ramón Aketxe Plaza, 11
48940 Leioa (Bizkaia)
Tel.: 94.607.25.76
Hara joanda ala postaz bidalita eta kanpoaldean “Bertsopaper Lehiaketa” jarrita.
Bidaltzen diren lanak bidean hondatu edo galtzen badira antolatzaileak ez du
erantzukizunik izango. Postaz bidalitako lanek zigiluz markatuta egon behar dute,
azaroaren 25eko dataz beranduenez.
5. Kategoria bakoitzean honako sariak banatuko dira:
• A kategorian:
1. saria: material sorta euskaraz (liburuak, komikiak, CDak…) + 100
euroko bonoa Leioako dendetan erosteko.
2. saria: material sorta euskaraz + 50 euroko bonoa Leioako dendetan
erosteko.
3. saria: material sorta euskaraz.
• B kategorian:
1. saria: material sorta euskaraz (liburuak, komikiak, CDak…) + 250
euroko bonoa Leioako dendetan erosteko.
2. saria: material sorta euskaraz + 120 euroko bonoa Leioako dendetan
erosteko.
3. saria: material sorta euskaraz.
• C kategoria:
Sari bakarra: 250 euroko bonoa Leioako dendetan gastatzeko.
Sariak eman gabe gera daitezke, epaimahaiak hala erabakitzen badu.
6. Epaimahaiaren erabakia nahitaez onartu beharrekoa izango da eta bere iritzia nagusi
izango da.
7. Sariak 2009ko abenduaren 3an emango dira, arratsaldeko 20:00etan Kandelazubieta
Kiroldegian. Ekitaldi horretan, saritutako lanak irakurriko dira.
8. Leioako Euskara Zerbitzuak saritutako lanen jabetza bereganatuko du, baita eurak
erakutsi, berregin edo argitaratzeko eskubidea ere. Ez da egile eskubiderik eskatzerik
izango. Lanak Udalaren kultur ondarera bilduko dira eta ezin izango dira salerosketa gai
izan.
9. Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarriok oso-osoan onartzen direla esan nahi du.
Datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan
adierazitakoa betez, jakinarazi nahi dizugu inprimaki honetan adieraziko dituzun datuak
Euskara Zerbitzuko Lehiaketetako partaideen datu-fitxategi batean erregistratuko direla;
horren helburua deialdiak izan dituen partaideak ezagutzea da; informazioa Leioako
Udalaren Euskara Zerbitzuko langile eta arduradunek jasoko dute eta fitxategiaren
arduraduna Euskara Zerbitzua izango da (Jose Ramon Aketxe, 11-4. solairua).
Partekatu:
Itzuli