Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Azaroaren 25a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2009-12-11 VICRILAren etorkizuna Vicrila enpresako etorkizunari buruzko azken albisteen arabera, multinazional honek Frantzian duen enpresa nagusiak ez du diru sarrera gehiagorik egingo Leioako plantan, horrek 2013an lantegi honen itxiera ekarriko luke. Horregatik, Leioako Udalak enpresako langileen eskura jarri da egoera kritiko honetara ez heltzeko beharrezkoak diren neurriak aurrera ateratzeko asmoz.

Horretarako, Leioako alkatea den Eneko Arruebarrena Elizondok, enpresa batzordea eta enpresako zuzendaritzarekin batzar bana eduki zuen. Bertan Udalaren laguntza eskaini zien alde biei plantako lanpostu zuzenak bermatzeko, eta bide ez zuzenean plantaren inguruan eraikitzen diren lanpostuak bermatzeko ere.

Beraz, Leioako alkateak beharrezkoak diren udalaz gaineko erakunde guztietara enpresako ordezkariak laguntzea hitzartu du enpresaren bideragarritasuna sustatzen duen proiektua aurrera atera ahal izateko.

Honetaz gain, Alkateak enpresari bermatu dio, bere izenean eta Gobernu Talde guztiaren izenean, gaur egun enpresa kokatzen den lur eremuan etorkizunean ere ekintza ekonomiko berdinera eta enplegua sortzeko bideratuta egongo dela eta ez, inongo kasuan ere, etxebizitzak eraikitzeko.

Azkenik, enpresaren etorkizunean beira fabrikatzeko ahalmena izateko aukerari heltzeko Arruebarrenak zerga neurriak aztertuko dituela konpromisoa hartu zuen.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa