2009-12-15
San Bartolomeko birmoldaketa aurrera doa
San Bartolome zonaldeko urbanizazio lanek behin betiko esleipena jaso dute behingoz. Horrela, Artatza eta San Bartolome plazaren artean egingo diren lanak ordaintzeko sei miloi euroko aurrekontua erabiliko da, hauetatik, Udalak bi miloi jarriko ditu eta gainontzekoa etxebizitzak altzatuko dituzten enpresa pribatuen kontura joango da.
Aipatutako zonalde honetan hiru hirigintza ekintza desberdin egitea espero da baina lotutakoak, bata bestearen alboan diren hainbat gune batu egiten direlako. Horregatik, ekintzen arteko koordinazio osoa emateko, Udaleko ordezkariek ekintza guztiak enpresa bakar bati esleitzea erabaki dute.
Horrela, Udalak San Bartolome Vacanteko zonaldean etxebizitza libreen lehenengoko bi eraikinak altzatzeko lizentzia eman berri du, bata 10 etxebizitza eta garajeekin, eta bestea 15 etxebizitzakoa. Guzti hau beste hainbat etxebizitzekin osatuko da, alegia, beste eraikin bat altzatzeko eskubidea Udalarena da, eta bertan, Babes Ofizileko 30 etxebizitza altzatuko dira 2010.urtean.
Hirigintza proiektu honen barruan hainbat hobekuntza obrak ere sartzen dira auzoari begira, hauen artean aipatzekoak dira: San Bartolome kaleko birmoldaketa osoa (espaloiak, kaleak, argiztapena...) baterian egindako aparkalekuekin, Atxukarro kaleko azken zatiaren birmoldaketa Artatza kalearekin elkartzerakoan, Altzaga parkearen moldaketa (ia hektare bi), gaur eguneko San Bartolome plazaren zabalera bikoiztea, baseliza eta Kulturgune barriaren alboan, ibilguaren berreskurapena jaietako ohiko probak ospatzeko, eta lurzoru baten erreserba non Elizak tenplu berri bat eraikiko duen bere kontu. Hau guztia aurrera ateratzeko aukeratutako enpresa Viuda de Sainz S.A izan da, Udalak 5 miloi inguruko partida gorde du dagoeneko.