2009-12-22
Olentzerok eta Mari Domingik Leioako neska-mutilak bisitatuko dituzte
Bihar ere Leioako hainbat txokotan izango da ikazkina
Gaur bertan Olentzerok eta Mari Domingik Leioako umeak bisitatuko dituzte. Izan ere, ikazkina eta bere emaztea Maritxu Teilagorri Leioako txosna batzordeak gaztetxoentzat Euskal Etxeen plazan antolatutako Gabonetako jaialdian agertuko dira. Festa arratsaldeko 17.00etan abiatuko da, musika eta neska-mutilentzako tailerrekin. Ordu bat beranduago, 18.00etan, Olentzero eta Mari Domingiren agerraldia izango da. Nahi duten txikiek eta ez hain txikiek haiekin solastatzeko eta erretratuak ateratzeko aukera izango dute. Gainera, horrela nahi dutenek zuzenean gutuna eman ahal izango diote. Arratsaldeko 19.00etan, berriz, neguko hotzari aurre egiteko txokolate jana izango da. Euria agertuko balitz, jaialdia Sakonetara lekuz aldatuko litzateke. Festa Leioako Udaleko Kultur Arloaren laguntza dauka.
Bestalde, jaialdian zehar Maritxu Teilagorriko lagunek argazkiak aterako dituzte eta horiek sarean eskuragai izango dituzte aita-amek, bertan emango zaien Interneteko helbidean.
Azkenik, gaur neska-mutilen bat Olentzero eta Mari Domingirekin egoteko aukerarik izango ez balu, gogora dezan Kultur Leioan Olentzeroaren gutunak biltzen ari direla propio jarritako postontzian eta bertan utzita ere helduko zaiola. Postontziaren ordutegia goizeko 9.00etatik 21.00etara da eta gutunak batzeko azken eguna hilaren 24, ostegunean, izango da.
Bestalde, gaur arratsaldean ere euskarazko ipuin kontalaria izango da Kultur Leioan 8 urtetik gorakoentzako umeentzat. Arratsaldeko 18.00etan izango da ekitaldia eta sarrera euro bikoa izango da. Amaitzerakoan, Leioako Merkatarien Elkartearen eskutik, Bulebarrean gaztainak banatuko dira 19.00etatik aurrera doan.
Erlazionatutako dokumentuak:
kartela (pdf, 3390 kb)
Partekatu:
Itzuli