2019-12-03
Leioak txakolinarekin topa egingo du Gabonetan Mendibile Jauregian
Abenduaren 5ean, 17:30ean
Mendibile Jauregia Elkarteak, Leioako Udala, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bizkako Txakolina Jatorrizko Izendapenaren Batzorde Arautzaileak osatuta, ekitaldi bat antolatu du ostegunean, abenduak 5, arratsaldeko 17.30ean, Gabonetako jaiei hasiera emateko.
Errekaldeko, Lamiako, Pinuetako eta Txorierriko jubilatuen lau etxek parte hartuko dute Gabonetako topaketan; Bizkaiko Txakolinak aukeratutako txakolinarekin egingo da. Ondoren, Bilbo-Argia Otxotearen kontzertua izango da, Izaskun Kintana Arkoitzaren zuzendaritzapean.
Bilbo-Argia Otxoteak bere 40. urteurrena ospatuko du aurten, eta Pablo Sorozabal, Jesus Guridi, Timoteo Urrengoechea, Secundino Esnaola edo Lorenzo Ondarra musikagileen dozena bat kantu erlijioso eta herrikoi abestuko ditu. AVE Maria, Benedictus, Herribehera, Kanta Berri, Un inglés vino a Bilbao, El menu, Boga Boga edo lorea izango dira programatutako batzuk.
Gainera, topa egiten den bitartean, Mendibile Jauregiak urriaren 25etik 27ra bitartean egindako Txakolibier Festa ekitaldian bildutako dirua emango zaio Leioako Sortarazi elikagai bankuari.
Gabonetako txakolin topaketak Leioako Udalaren, Bizkaiko Txakolinaren, Leioako Merkatarien Elkartearen eta Mendibile Jauregia elkartearen babesa du.