2019-12-13
2020ko Umore Azokak badu kartel iragarlea!
2020ko Umore Azokak badu kartel iragarlea, Murtziako Ruben Lucas Garcia izan da aurten, lehenengoz, kaleratutako lehiaketaren irabazlea. Estatuko hainbat tokitatik etorritako 69 proposamenen artean aukeratu da irudia, eta, horietako asko, "Kalitate artistiko handikoak".
Epaimahaia honako hauek osatu dute: Pedro Ormazabal, Bilboko Udaleko teknikaria eta Bilboko Kalealdiko arduraduna; Jokin Nieto, diseinu grafikoko enpresa; Raúl Cancelo, Hotzmuga Konpainia; eta Estibaliz Bilbao, Leioako Kultura, Kirol eta Gazteria zinegotzia.
Proposamen irabazlea aukeratua izan da, "Umore Azoka Leioako esentzia islatzen duelako eta bere jatorrira garamatzalako, jaio zeneko irudia erabiliz, Umore Azokari zentzua ematen diona, aurpegi irribarretsua". Era berean, epaimahaiak besoaren protagonismoa nabarmendu zuen, "Artistentzako lan tresna nagusia sinbolizatzen baitu; haien gorputza".
Beraz, irudi hau izango da Umore Azoka Leioako 21. edizioa iragarriko duena.