2009ko azaroaren 9 eta 20ren arteko epean izandako izen-ematearen ostean, eta abenduaren 18an argitaraturiko behin-betiko zerrendaren ostean, 1-2 urteko gelan plaza libre bat geratu da.
2008an jaiotako umeen familiei jakinarazten diegu izen-emateko epea zabalduko dugula berriro ere plaza bakar hori betetzeko, eta izen-ematea Kultur Leioako 4. solairuan egin ahal izango dela urtarrilaren 18tik eta 29ra bitartean, onartuko den umearentzat lehen haurreskola-eguna martxoaren 1a delarik.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
1. Errenta aitorpena
2. Familia-liburua
3. Errolda agiria
4. NAN
5. Enpresak emandako lan-egoeraren ziurtagiria (edo EINeko txartela)
6. Familia ugaria: agiri ofiziala (hala balegokio)
7. Minusbaliotasuna (hala balegokio)
Oharra: Derrigorrezkoa da bulegotik pasatzea eskaera orriaren bila