2020-01-07
2.000 lagun baino gehiago izan dira Kandelazubietako parkean
Guztira 2041 lagun pasatu ziren Kandelazubietako Gabonetako Haur Parketik.
Urtero bezala, Leioako Udalak Gabonetako haur parkea ireki zuen Kandelazubietan, 1 eta 10 urte bitarteko txikientzat, urtarrilaren 2tik 5era. Egun horietan 2.000 pertsona baino gehiago igaro ziren instalazio horietatik.
Beste behin, suhiltzaileak bisitatu gintuztenean egunik jendetsuena izan zen. Aurton, gainera, goizez eta arratsaldez izan ziren gurekin.