2010-01-12
Barrez lehertzeko antzezlana bariku honetan Kultur Leioan
Show Park antzezlanak gure eguneroko bizitzaren mundu harrigarri eta absurdoa jorratzen du, konpainia gazte honen ezaugarri den keinu komikoaz baliatuta.
Agure tipikoz jositako parkea, hamabost urte inguruko neskato ameslariak, poliziarengandik ihes egiten duten lapurrak, eskekoak...
Bizitza bera umore klabean.
Spasmo Teatro konpainia famatuaren antzezlana izango dugu beraz, ostirala honetan Kultur Leioan, arratsaldeko 20.30ean, 12 euroren truke.