2010-01-18
Lamiakoko taberna batean lapurtzeagatik atxilotuta
Leioako Udaltzaingoak gazte bat atxilotu du gaur, beste lagun birekin Lamiakoko taberna batean sartzeagatik eta plasma telebista bat lapurtzeagatik.
Goizaldeko 04.35ean, Leioako Udaltzaingoak herritar baten deia jaso zuen Lamiakoko geltokian kristal auzien zarata entzuten zelako. Herri Segurtasun Unitatea bertaratu zenean hiru gazte ikusi zuen zonaldeko taberna batetik ihes egiten. Momentu horretan euren atzetik korrika hasi ziren agenteek eta hauetariko bat harrapatzea lortu zuten.
Aipatutako tabernaren erregistroan agenteek joko makina ere hainbat kolpe eta kalte zituela ikusi zuten, baina behartzera heldu barik. Honetaz gain, udaltzainek hiru gazteek lapurtutako telebista berreskuratu zuten herrian den oinezkoentzako lurrazpiko bide batean. Honekin batera lapurreta egiteko erabili izan zituzten hainbat tresna ere hartu zituzten.
Atxilotutako gazteak, E.C.U eta Getxoko herritarra, mota honetako hainbat aurrekari ditu jada, eta egin beharreko egitateen ondoren, epailearen esku jarriko ditu Udaltzaingoak.