2020-03-11
Udalak Nagusien Etxeak ixten ditu prebentzio-neurri gisa
Coronavirus COVID-19ren gaixotasun-agerraldia dela eta, Leioako Udalak itxi egingo ditu, martxoaren 12tik aurrera, Txorierriko, Lamiako eta Pinuetako Adinekoen Zentroak, atzo Errekaldeko zentroan izandako itxierarekin bat eginez.
Neurri hori hartzeko, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gaur emandako gomendioa hartu du oinarri. Gomendio horren arabera, "Adinekoen etxeak eta klubak (jolas-jardueretara bideratutakoak) aldi baterako ixtea gomendatzen da, normalean udal-eskumenetik kudeatzen baitira, Euskadi osoan".
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren webguneak dioenez, "OMEk onartzen du oraindik xehetasun gehiago jakin behar ditugula pertsonei nola eragiten dien
2019-nCoV birusak, oraingoz, adinekoek eta aurretik dauden gaitzak dituztenek (diabetesa eta kardiopatiak, esaterako) gaixotasunaren forma larri bat izateko arrisku handiagoa dutela dirudi ". Hori dela eta, Leioako Udalak neurri hau hartzen du leioaztar nagusiei arriskuak saihesteko. Gainera, biztanleriaren sektore horri gomendatzen dio taldeko jardueretan parte hartzea saihesteko.
Horrekin batera, Leioako Udalak birusen aurkako babes-neurriak betetzearen garrantzia azpimarratzen du (eskuak maiz garbitzea, eztul edo doministiku egitean ahoa zapi batez estaltzea, erabili eta botatzeko zapiak erabiltzea...).