2010-01-19
Negozio ideen sorkuntzarako tailerra Behargintza Leioan
Izena emate epea irekita dago jada
Leioako Udalak, Europako Gizarte Fondoen laguntzarekin, Negozio ideien sorkuntzarako tailerra antolatu du leioaztarren artean autoenplegua eta enpresen sorrera sustatzeko asmoz.
Tailer hau presentzia mugatuko ikastaro teoriko-praktikoa izango da, eta deialdi bakoitzeko partehartzaile kopurua mugatua izango da probetxu gehiago ateratzeko helburuarekin. Hiru egungo iraupena izango du ikastaro honek, guztira 12 ordu, 9.30etik 13.30eko ordutegiarekin.
Deialdi bi egingo dira:
· otsailean: 22, 24 eta 26an.
· Maiatzean: 10, 12 eta 14an.