2020-03-14
COVID-19 prebenitzeko neurri berriak hartu dira
Prebentzio-neurri berriak hartu ditu Eusko Jaurlaritzak herritarren osasunerako berehalako eta ezohiko arriskuak jarraitzen baitu:
1. Adinekoentzako eguneko zentroen itxiera.
2. Adinekoei egoitza-zentro publikoetan edo pribatuetan egin beharreko bisiten murrizketak, eguneko/egoiliar bakoitzeko pertsona bakar batek egin ahal izango du bisita. Gainera bisitariei zentroaren sarreran tenperatura hartuko zaie eta 37,0ºC-tik gorako bisitariei sarrera mugatuko zaie.
3. Edozein motatako jarduerak bertan behera uztea: Museo, Erakusketa-areto, Ostalaritza (etxeko zerbitzua izan ezik), Kirol instalazioak, Joko-lokal, Txoko, Elkarte gastronomiko edo Otoi egiteko zentroetan.
4. Metro eta erdiko gutxieneko segurtasun tartea bermatzen ez duten lokaletan jarduera mugatzea. Metro eta erdiko gutxieneko distantzia hori edozein pertsona konzentrazioari aplika dakioke.
honetaz gain, Leioako Udalak kalean dauden umeen jolas-parkeak itxiko ditu gaur bertan prebentzioa indartzeko