Bizkaiko Foru Aldundiak Boluntarioen Laguntza Sarea #BizkaiaGara sortu du, COVID-19 birusak sortutako larrialdia dela eta, foru-erakundeak identifikatuta dituen 10.000 adineko zaurgarriek dituzten beharrizanak betetzen laguntzeko.
Hiru zeregin hauek izango dira laguntzaren ardatz:
1. Adinekoekin telefonoz harremanetan jartzea, elikagaien eta sendagaien arloan dituzten beharrizanei buruz galdetzeko.
2. Adierazitako produktuak erostea.
3. Eskatutako produktuak etxez etxe banatzea.
Boluntarioek behar diren informazioa, prestakuntza, orientazioa eta baliabide materialak jasoko dituzte zeregin hori egiteko.
Zorrotz bete beharko dituzte segurtasunaren eta higienearen arloko neurriak, boluntarioak eurak eta lagundutako adinekoak babesteko.
Informazio gehiago lortzeko eta harremanetan jartzeko:
bizkaiagara@bizkaia.eus
bolunta (Boluntariotza eta Gizarte-partaidetzarako Agentzia) Tel.: 94 416 15 11
(Astelehenetik ostegunera 09:30tik 14:00ra eta 15:30tik 18:30ra. Ostiralean 9:30tik 14:00era)