Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Azaroaren 28a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2020-03-20 Leioako Udaltzaingoak oinezkoen kontrolak areagotu ditu
alarma / alarma

Leioako Udaltzaingoak zaintza areagotuko du herriko parke eta kaleetan, alarma egoera betetzen ez dutenei isuna jarriz. Hain zuzen ere, erosketak egitera edo txakurra paseatzera doazen oinezkoei egingo dizkiete kontrolak, eta horretarako betebehar hauek bete beharko dituzte:

- Erosketara joaten diren pertsonei erosketa-tiketa eskatuko zaie, egiazkoak diren egiaztatzeko.
- Txakurrak paseatzen dituzten pertsonei gogorarazten zaie maskota egunean gehienez hiru aldiz atera ahal izango dela.
- Paseoa animalia bizi den etxebizitzaren ingurutik egin behar da, etxebizitzatik 60 metrora gehienez, eta 10 minutuz gehienez.

Muga horiek gainditzen dituen pertsona oro Udaltzaingoak zigortuko du, eta gogorarazi nahi dugu isunak, gutxienez, 600 eurokoak direla.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa