2010-01-21
Sahararen aldeko VI. Euskal Karabana "Piztu Itxaropena"
Urtarrilaren 21etik otsailaren 5era arte
Jakina da Saharar herriak bizi dituen bizi baldintza txarrak, batez ere funtsezkoak diren produktuen gabezia, adibidez elikagaiak. Horregatik Euskal Herriak, Leioa barne, urtero egiten dituen Euskal Karabanaren bitartez ("Piztu Itxaropena" lelopean), elikagaiak biltzen ditu bertara bidaltzeko.
Aurten karabana honen seigarren urtea betetzen da, horregatik leioaztar guztiek euren ekarpenak ahal izango dituzte egin gaurtik otsailaren 5era arte, Kultur Leioan dagoen Aterpe Gazte Bulegoan.
Aurten bilduko diren elikagaiak hurrengokoak izango dira: arroza, lekak, pasta, hegaluzea oliotan, sardinak oliotan, azukrea eta konpresak.
Erlazionatutako dokumentuak:
Liburuxka (pdf, 1004 kb)
Partekatu:
Itzuli