2020-09-16
Leioak indartu egin du faktura elektronikoaren aldeko apustua
Udalak bat egin du duela bost urte, abenduaren 27ko 25/2013 Legea indarrean sartu zenetik, faktura elektronikoaren sustapenarekin.
Leioak hainbat urte daramatza bere kanalak digitalizatzen eta modernizatzen eta administrazio-prozesuak sinplifikatzen. Lan horren ondorioz sortu ziren, besteak beste, Leioa Hurbil Izapideen Eskuliburua edo Udaletxean Egoitza Elektronikoa, eta orain fakturazio elektronikoko atari berriaren txanda da eguneratu eta hobetu dena. Tresna arinagoa da eta funtzionalitate berriak ditu fakturazio-prozesua errazteko: erregistratutako fakturen egoera kontsultatzea, ekfaktur bidez kudeatzeko aukera …
Enpresa txiki eta autonomoei fakturazio elektronikorako bidea errazteko, bai Udalarentzat berarentzat bai bi erakunde autonomoentzat (Soinu Atadia eta Euskararen Erakundea) mantendu egiten da faktura elektronikoa egiteko salbuespena, faktura 2.000 eurotik gorakoa ez bada.
Atarirako sarbidea:
Esteka: Fakturae
Laguntza teknikoa: Informatika@leioa.net eta 94-400.80.08
Kontularitzako laguntza: kontabilitatea@leioa.net eta 94-400.80.30