Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2024ko Azaroaren 27a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2020-09-25 Artea Leioako kaleetara irtengo da urriaren 2tik 4ra
Leioako Kaleko Aretak / Leioako Kaleko Arteak

Leioako kaleetan kaleko arteen euskal sektoreko lan eta artista onenen aukeraketa izango da urriaren 2tik 4ra. Aukera bikaina da kultura jendeari gerturatzeko, kalean, eta euskal lana eta ekoizpenak sustatzeko.

Euskal Herriko 20 konpainien 20 lan izango dira guztira, eta Leioako publikoari dantza, antzerkia, umorea, akrobaziak eta zirkua eskainiko dizkiote. Asteburu bizia, arteaz modu eskuragarrian, seguruan eta familian gozatzeko.

Espazioak, nola ez, kanpokoak eta edukiera txikikoak izango dira. Zehazki, Errekalde plazan, Elexalden, Boulebarrean, Aldapa Auditoriumean eta Barandiaran Behekoa institutuko patioan egongo dira jarduera horiez gozatzeko guneak. Jendeak maskara eraman beharko du uneoro, eta higieneari eta gizarte-distantziari buruz ezarritako arauak bete beharko ditu.

Leioako Udaleko Kultura Sailak abiarazitako ekimen berri honen bidez, ahal den neurrian, Euskal Herriko kaleko arteen sektoreari lagundu nahi zaio "aurten Umore Azoka bertan behera uztea, pandemiak eraginda, kolpe gogorra izan zen Leioarentzat eta azoka horretan urte osoan lan egiten dugun guztiontzat. Baina, batez ere, sektorean lan egiten duten artista eta profesionalentzat"

Pandemiaren ondorioei aurre egiteko konpainiak eta artistak jasaten ari diren egoera latzaz jabetuta, Leioak ekimen honen bidez "kaleko Arteen sektore honi laguntzea" lortu nahi du, "Hainbeste gozarazten gaituelako eta Leioarekin lotura berezia duelako". Baina, gainera, erakusketa euskal sektoreari eskainita dago, konpainia guztiak Euskal Herrikoak izango baitira, "Euskal Herrian dugun lan handia eta profesional handiak ikusarazi nahi ditugu, eta haien lanari balioa eman".

Umore Azokarekin duen beste ezberdintasun bat erakusketa honek Azokaren funtzioa galtzen duela da, hala ere, gure konpainia askorentzat erakusleiho gisa balioko du "publikoari gozatzeko diseinatutako erakusketa da, nahiz eta egun horietan Leioan egongo direla baieztatzeko hainbat kultur programatzailek deitu diguten"

Profesionalei bideratutako ekintzak

Sektoreko profesionalek ere tarte bat izango dute hitz egiteko, iritziak trukatzeko eta egungo egoera beren ikuspuntutik aztertzeko. Leioako Udalak, Artekalerekin eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntzarekin antolatutako jardunaldiak izango dira Kultur Leioan.

Jardunaldi horietan, batez ere, eredu berri bati buruz arituko dira, Euskal Herriko kultura-sektorea une honetan nola dagoen diagnostikatuko dute eta etorkizun berriak aztertzen saiatuko dira. Jardunaldiak ostegun, ostiral eta larunbatean izango dira, Kultur Leioako Auditoriumean.

Informazio gehiago:

Informazio guztia

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa