Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Azaroaren 25a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-02-02 Lamiako-Txopoetako BEBPBa (PERRI)
obras / obrak

Leioako Udala eta Bizkaieder enpresa amaitzear daude Lamiako-Txopoetako Barne Erreforma eta Birgaitze Plan Berezi handiaren lehen fasea.

BEBPBa hiri-berrikuntzarako jarduera da, Langileria kaleak elkartzen dituen bi auzoak berriztatzeko hain zuzen ere. Kalearen hirigintza-kudeaketa 2004 urte amaieran hasi zen, eta gizarte eduki handia du planak, ehun etxebizitza zahar baino gehiago botatzea suposatzen baitu, eta berriro ostatu emateko etxebizitza berriak eraikitzea. Horrez gain, etxebizitza gehiago eraikiko dira auzoa erabat berriztatzeko, baita beharrezkoak diren espazio libreak eta aisialdirako eremuak ere (oinezkoentzako plazak, egoteko eta jolaserako eremuak, leku berdeak). Gainera, ez dira ahazten auzoen elkarte-ehunak behar dituen lokalak, dagozkien ekipamendu publikoarekin.

Amaitzear dagoen lehen faseak hurrengoa zekarren: ekintza arloko ondasun eta eskubideak erostea (lurzoruak, etxebizitzak, erantsitako eraikinak…) desjabetuz edo jabeekin akordio batera helduz; jardueran inplikatuta dauden auzokoei berriro ostatu eman zonalde berean eraikitako etxebizitza babestuen bloke berri baten; eragindako etxebizitzak botatzea eta etxebizitza librez osatutako lehen bloke bat eraikitzea.

Gaur egun, ia auzoko guztiei eman zaie ostatu berriro, dagozkien mudantzekin (bost bakarrik falta dira, eta epe laburrean burutuko dira). Horrek esan nahi du eragina jasan duten eta ostatu berria jasotzeko eskubidea zuten 144 familiekin akordioa lortu dela, 127 jabego erregimenean eta 17 alokairuan.

Alokairuan dauden familiek etxebizitza berrietan urte bete daramaten arren Lamiakon eraikitako etxebizitza sozialen promozioan, ostatu berriak 2009 urte amaiera eta 2010 urte hasiera bitartean eman dira gehienbat, Udondoko Bulebar hasieran dagoen Txopoetako etxebizitza blokean hain zuzen ere, 2006an eraikitzen hasi zena. Eraikin horrek, dagozkion etxebizitza modernoez gain, garajeak, ganbarak eta erabilera publikorako plaza zabala ditu. Plazak, gainera, umeentzako jolas eremua dauka. Bloke horretan bertan daude birkokatu behar izan diren zortzi merkataritza lokaletatik bi lokal. Ostalaritza aktibitatea dute bi lokal horiek.

Familia gehienei ostatu berria eman eta gero, eta ostatu berri horiek ematen ari ziren bitartean, aurretik zeuden etxebizitzak botatzeko lanak hasi dira, baita hutsik geratzen diren lurzoruak urbanizatzekoak ere.

Beste alde batetik, amaitzear dago etxebizitza libreen lehen blokea, jarduera eremuaren beste muturrean dagoena (Lamiako auzoan). Tramitean dagoen lehen okupaziorako udal lizentzia lortzea bakarrik falta zaio.

Lehen fasea arrakastaz amaituta, bigarrena hasiko da orain: falta diren 180 etxebizitzetatik, 55 etxebizitza libre izango dituen blokea eraikitzeko lizentzia eskaera eta inguruaren urbanizazio-lanak. Lan horien artean, Lamiakoko Ikastetxe Publikorako sarbide berria irekitzea dago.

Aipatzekoa da baita ere, lehen fase honetan Txopoetako garbitoki historikoa erabat birgaitu dela. Garbitoki hori, inguruko etxebizitzek ur korronterik ez zuten garaiko aztarna dela, orduko Bizkaiko beste askori gertatzen zitzaien bezalaxe. Horrez gain, 100 urte inguruz historia bizia izan den bizimoduaren lekuko ere bada garbitokia, Leioako nortasun handienetakoa duen auzoaren bizimoduaren lekuko alegia.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa