Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Azaroaren 25a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-02-10 Euskararen aldeko hitzarmena Leioa, Getxo eta Erandioko Udalek eta Uribe Kostako Mankomunitateak hitzarmen bat sinatu berri dute gaur Uribe Kostako Hizkuntza Ondarea jaso eta zabaltzeko helburuarekin.

Aurretik sinatzaile baikoitzak bere kabuz egin izan ditu hainbat lan hizkuntza eremu honetan, horregatik lan hauek batuz emaitza hobeagoak lortzea posiblea dela konturatu dira.

Lehenik eta behin, aurrekarietan ikusi den bezala, azpieuskalkiaren eremua osorik hartzen duen material etnografikoen hainbat bilketa egin izan da. Material hori, azpieuskalkiak hartzen duen lurralde eremu guztirako interesgarria da eta zabaltzea merezi du.

Bestetik, jasotako ondare etnolinguistikoa hondatuta dago kasu askotan. Ahozko adierazpenak, ipuinak, esaerak eta abar aldatu eta desitxuratuta egin ditu urteen joanak. Lekukoen adierazpenak sozializatzeko orduan berrosatu beharra dago jatorrizko zentzua berreskuratzeko.

Honetaz gain, bildutako materialaren berrosatzea eta sozializazioa batera garatuta, denbora eta dirua aurreztu, sozializazio prozesua egokiago eta produktu txukunagoak egingo dira.

Egindako lan hauek herritarren artean zabaltzea du helburu hitzarmenak produktu interesgarriak sortuz. Produktu horiek, besteak beste, ondarea ezagutzera emateko, kultur interesa sortzeko eta ordezkatzen dugun ingurua hobeto ezagutzeko balio behar dute.

Modu honetan hainbat euskarri sortuko dira. Alde batetik, datozen urteetan monografikoak egin eta argitaratuko dira. Ondarea ezagutzera emateko, kultur interesa sortzeko eta ordezkatzen dugun ingurua eta historia hobeto ezagutzen laguntzeko monografikoak, hain zuzen ere.

Monografiek, gure esparru geografikoan gai bati buruzko jakintza-esparru oso bat hartuko dute. Gehiena adineko pertsonei grabaketetan jasoa eta beste ikerketa batzuetako materialez aberastuak.

Bestalde, jasotako materiala egoera txarrean dagoenean (esanahia galdutako abestiak, zentzu argirik gabeko esaldiak, funtzio didaktikoa galdu duten ipuinak...) berreraikitzea da.

Guzti hau aurrera ateratzeko hitzarmen honi esker 60.000 euroko aurrekontua onartu dute sinatzaileek.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa