Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2024ko Azaroaren 27a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2021-02-12 Aurrekontu Irekien hirugarren edizioa martxan da Proposamenak egiteko aukera zabalik dago otsailaren 28ra arte
Presupuestos Abiertos Leioa / Leioa Aurrekontu Irekiak

Leioako Udalak asteartean ireki zuen 2022ko Udal Aurrekontuan herritarrek kontuan hartu beharreko ekarpenak egiteko epea. Zehazki, helburu horretarako partida 900.000 eurokoa izango da.

Leioako Aurrekontu Irekien hirugarren edizioa atzo hasi zen eta otsailaren 28ra arte luzatuko da, 16 urtetik gorako leioaztarrek euren proposamenak egin ditzaten.

2020a urte atipikoa izan zen zentzu guztietan, eta horrek, nola ez, eragina izan du aurrekontuen exekuzioan. Hala ere, Udalak Leioako herritarrekin duen hitzari eutsi dio, eta lehenetsi egin ditu aurreko parte-hartze prozesuan hautatutako proiektuak.

Prozesu horren helburu nagusiak honako hauek dira: herritarrek Leioako behar nagusiak ezar ditzaten ahalbidetzea, herritarrak gizarte-bizitzako protagonista aktibo bihur daitezen erraztea, demokrazia parte-hartzailean sakonduz, eta hausnarketa aktiboa eta elkartasuna sustatzeko prozedura bat ezartzea, eztabaida-guneak sortuz ordezkari politikoen, bizilagunen, kolektiboen eta teknikarien artean.


1. fasea: herritarren proposamenak jasotzea.
Otsailaren 28ra arte, Leioan erroldatutako eta 16 urtetik gorako edonork proposamenak bidali ditzake bide hauek erabiliz:

1. HAZ: inprimakia beteta entregatuz Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren aurrez aurreko arretarako bulegoetan.
2. On-line: LeioaZabalik udal Gobernu Irekiaren Atariaren bidez.
3. Postontziak: betetako inprimakia Leioako hainbat puntutan gaitutako 15 postontzietako edozeinetan utziz.

Zalantzei edo bestelako kontsultei erantzuteko, whatsapp 688.763.620 zerbitzua erabiltzen dugu.

Proposamenak aztertu eta bideragarritasun tekniko eta ekonomikoa lortu ondoren, amaierako 5 eta 10 proiektu arteko zerrenda egingo da.


2. fasea: herritarren botoa hautatutako proiektuei.
Aurten, Herrigunetik datozen proiektuak ere baloratuko dira (ikaskuntza, parte-hartze eta trebakuntza prozesu kolektiboak bultzatzen dituen proiektua). Herritarren eta erakundearen arteko lankidetza errazteko beste tresna bat).


Emaitzak herritarrei itzultzea.
Fase parte-hartzailearen ondoren, emaitzen txostena argitaratuko da Udalak dituen euskarri eta komunikabideetan, hautatutako 8-12 proiektuetarako herritarren lehentasun-ordenarekin (haztapen-irizpideak ezarri ondoren, etab.).











Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa