2021-02-12
Sestaon emakume baten hilketa gaitzesteko adierazpena
Leioako Udalak irmoki gaitzesten du gaur, Sestaon, ustez senarrak emakume bat hil izana. Bide batez, elkartasuna adierazi die biktimaren familiari eta gertuko pertsonei.
Leioako Udalak gogorarazi du heriotzek emakumeen aurkako indarkeriaren arazoaren zati bat baino ez dutela erakusten. Indarkeria, bere forma desberdinetan (psikologikoa, ekonomikoa, fisikoa, sexuala) emakumeen aurka gauzatzen dena, emakumeen duintasunaren eta osotasun fisiko eta moralaren aurkako eraso larria da; ondorioz, giza eskubideen urraketa larri eta onartezina.
Leioako Udalak eta Leioako gizarte osoak Leioan berdintasuna gauzatzeko dugun erantzukizunari aurre egin behar diogu.