2021-03-04
Sakonetak programatutako jarduera berriak abiarazi ditu
Martxoaren 15etik aurrera, Sakonetako kirol instalazioetan jarduera berriak izango dira: xumba helduak, haurrentzako xumba gym, xumba gym junior, aquagym eta pilates. Aurretiko izena emateko epea bihar hasiko da eta martxoaren 9ra arte egongo da zabalik. Izen-emate hori aurrez aurre egin ahal izango da Sakonetan edo uki.atezaintza@leioa.net helbidearen bidez.
Plazen zozketa martxoaren 10ean izango da, eta ondoren, plaza lortzen dutenei izena emateko deia egingo zaie martxoaren 11n eta 12an.
Martxoaren 15ean hasiko diren jarduerak honako hauek dira: