2021-04-12
Mercadonak hautaketa prozesua ireki du leioaztarrentzat
Mercadonak langileak hautatzeko prozesua irekiko du leioztarrentzat, Iparragirre etorbidean irekiko duen supermerkatu berrirako. Azalera berri horretarako 40 pertsona behar izango ditu. Leioako Udalak eskatuta, lehen deialdi hau leioaztarrei bakarrik zuzenduta dago.
Guztira, supermerkatuko 40 langile bilatzen dute (harategia, arrandegia, kutxazaina, okindegia, lurringintza, frutagintza, urdaitegia, garbiketa eta birjarpena); horietatik 30 asteko 40 orduko kontratu mugagabeak dira, eta 10 asteburuak betetzeko dira.
Aurkezten direnak 18 urtetik gorakoak izan behar dute eta, gutxienez, DBHko titulazioa edo baliokidea izan (baliokidetasunak esteka honetan kontsultatu). Ez da prestakuntza espezifikorik behar sektorean, enpresak prestakuntza emango baitu, baina hautagai leioaztarren jarrera eta jende-dohaina baloratuko dituzte.
Hautaketa-prozesu horretan parte hartzeko, bi fase igaro behar dira:
1.- Mercadonaren webgunean profil bat sortzea hemen
Prozesu hori errazteko, Behargintza Leioak bideo tutorial bat eta pdf bat argitaratu ditu.
Prozesuan laguntza behar duten pertsonek Behargintza Leioan egin ahal izango dute, betiere aurretizko hitzordua eskatuz: 94.400.41.95 telefonoan. Aurkeztu beharreko agiriak honakoak dira:
- NAN/AIZ
- Curriculum vitae eguneratua
- Helbide elektronikoa eta pasahitza
2.- Izapide hori egin ondoren, leioaztarrek apirilaren 23ra arte izango dute eskaintzan izena emateko eta beren curriculuma aurkezteko. Izen-ematea Behargintza Leioan egin beharko da (Mendibil kalea, 3), astelehenetik ostiralera, 8: 30etik 14: 30era. Aurrez aurrekoa izan beharko du, lan-eskaintza ordura arte ez baita publikoa izango, eta Leioako bizilagunek lehentasuna izango dute egun hauetan Behargintza Leioaren bidez izena emateko.
Erlazionatutako dokumentuak:
Tutoriala (pdf, 1336 kb)
Partekatu:
Itzuli