Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2024ko Azaroaren 27a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2021-04-30 2022ko Aurrekontu Irekien bigarren fasea hasi da
votacion / bozketa

Datorren asteartean, maiatzak 4, hasiko da Leioako 2022ko Aurrekontu Irekien bozketa fasea, eta maiatzaren 16ra arte egongo da zabalik. Bideak ohikoak izango dira; kaleko postontziak, HAZ bulegoak, LeioaZabalik ataria eta, osasun-egoerak ahalbidetzen badu, informazio-karpak.

Udaleko teknikariek herritarren 598 proposamenak baloratu ondoren, LeioaZabalik gardentasun-atarian argitaratu da itzulketa-txostena. Dagoeneko 12 proposamen finalistak hautatuta, herritarren txanda da, eta horietako lau lehenetsi eta aukeratu behar dira.

Hona hemen proposamen finalistak:
1. Haurrentzako jolasgune berriak jartzea Leioandin, Torresolon eta Pinosolon.
2. Komun publikoak jartzea udalerrian zehar.
3. Arboladia handiagotzea udalerriko hainbat eremutan.
4. Proiektu bat idaztea Ikea Mendi eta Kultur Leioako gunea igogailu baten bidez lotzeko.
5. Bizikletak aparkatzeko gune seguruak jartzea bide publikoan eta udal eraikinetan.
6. Txakurren ariketarako gunea sortzea.
7. Haurrentzako parkeak estaltzen jarraitzea udalerriko eremu guztietan.
8. Trafikoa zaintzeko sistema jartzea Sabino Arana oinezkoentzako eremuan.
9. TAO aparkaleku-sistema jartzea Pinuetan eta Lamiakon.
10. Stoa egokitu eta leheneratzea Iparragirre bulebarrean.
11. Horma-irudi artistikoen bidez edertzea udalerriko hainbat eremu.
12. Garbigune mugikorra abian jartzea auzoetan hondakin txikiak biltzeko.

Erlazionatutako dokumentuak:

Liburuxka (pdf, 185 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa