2021-05-27
Padel ikastaroak Torresolon
Uda osoan (uztaila, abuztua, iraila) padel ikastaroak izango dira Torresoloko kirol instalazioan. Leioako kirol-instalazioetako abonatuei zuzenduta egongo dira eta astean 50 minutuko bi saio izango dituzte. Taldeak 5 pertsonak osatuko dituzte, osasun-neurriak betetzeko.
Txikiek ere padel ikastaroak izango dituzte uztailean. Guztira 30 plaza izango dira, seikotan banatuta, 8 eta 14 urte bitarteko txikientzat, astean bi egunetan.
Izena emateko epea ekainaren 1etik 13ra bitartean egongo da zabalik. Aurrez aurre edo posta elektronikoz egin ahal izango da, Sakoneta kiroldegian, 9:00etatik 21:00etara (uki.atezaintza@leioa.net) edo Torresolon, 12:00etatik 21:00etara (torresolo@emtesport.com).
Partekatu:
Itzuli