Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Azaroaren 25a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-02-18 Erabaki on bi Eneko Arruebarrena, Leioako Alkatea
Eneko Arruebarrena, Alcalde de Leioa / Eneko Arruebarrena, Leioako Alkatea

Lamiako-Txopoetako PERRIk 2004 eta 2005. urteen artean hasi zuen bere kudeaketa. Artean, Leioako Udalak hainbat enpresak aurkeztutako dozenaka proiektu ezberdinen artean aukerarik onena hautatu behar izan zuen, nortasun eta berezko izaera handiena duen Leioako gunea eraberritzeko.

Gaur egun, esan dezakegu hartutako erabakiarekin asmatu egin zuela. Udalak sustatutako hiria suspertzeko proiektuak 50 jabe pribatu baino gehiagoren lurrak erostea aurreikusten zuen, bai eta 170 etxebizitza zahar suntsitzea, 150 familia etxebizitza berrietan sartzea eta Lamiako-Txopoetan sortzen ziren gune berrien urbanizazioaren ondorioz eraiki beharreko etxebizitza osagarriak eraikitzea, garbitegia lehengoratzeaz gainera. Lan horiek guztiek, aurreko euskal gobernuen aldizkako diru-laguntzak izan bazituzten ere, batez ere, Udalak eta Bizkaieder enpresak hartutako arriskuan oinarritu dira. Izan ere, 30 milioi euro inbertitu ostean, proiektuak aurrera egin ahal izan du, familiak beste etxe batzuetan sartu edo etxez aldatu behar izan badira ere. ZORIONAK eta zinez espero dugu urte askoan gozatzea. Orain, eraispenen txanda heldu da, eta bi auzoetan zein bi auzoen alde lan egiteko garaia da.

Halaber, Leioako Udalak Tokiko Inbertsiorako Estatuko Funtsetik eskatu duen bi milioi eta erdi euroko laguntza lanetarako bideratuko du. Izan ere, udal askotan, funts horiek espaloiak egiteko, bideak berriro asfaltatzeko, kaleak argiztateko edo antzeko ekintzak egiteko erabiltzen dira, baina Leioako Udalak, EAJk eta Ezker Batuak proposaturik eta udal talde guztien erabateko adostasunarekin, erabaki du, batetik, Funtsen %80 leioaztarren laneko bizitzaren eta bizitza familiarraren uztarketa sustatzeko erabiltzea, eta, bestetik, bertako herritarren hezkuntza eta prestakuntza aukerak areagotzea: Haurreskola berri bat eraikiko da eta Musikako Udal Eskola eta Kontserbatorioa handituko da.

Erabaki on bi, pertsonen alde, euren ongizatearen alde eta euren bizitza-kalitatearen alde egiteko.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa