Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Azaroaren 25a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-02-24 Drogomenpekotasun zerbitzua berrikuntzekin indartzen da Honetarako esleitu den diru partida 35.000 eurokoa izan da.
drogas / drogak

Urte honetan, Leioako Udalaren Drogomenpekotasun zerbitzua indartu egingo da UPV-EHUko ostalaritza ikasleen parte hartzearekin, honetaz gain, beti bezala, herriko gazteekin eta hauen gurasoekin ere lan egingo du programak.

Lehen Hezkuntzako lehen zikloko txikiak, hau da 6 eta 8 urte bitartekoak, txotxongilo antzerkia izango dute ikusgai, horrela drogen gaia haur ikuspegi ludiko batetik jorratu ahal izango dute. Guztira 426 ikasle izango dira herriko bost ikastetxe desberdinetakoak: Altzaga (40 ikasle), Lamiako (44 ikasle), Irlandesas (165 ikasle), Txomin Aresti (72 ikasle) eta Mercedarias (105 ikasle).
Bigarren zikloko (3.mailatik 6.mailara) ikasleek berriz, Soziodrama izango dute. Antzerki lan honetan harreman ezberdinak islatzen dira eta taldearen presioa ere. Guztira 3 saio izango dira 244 ikasle ikusiko dituztenak, Lamiako eta Mercedarias ikastetxeetan, hain zuzen ere.

Batxilergoa eta Bigarren Hezkuntzako ikasleek gaia jorratuko dute prebentzioaren ikuspegitik. Orain arte izan duten informazio tailerrak landuko dituzte tutoretza orduetan Udaleko drogomenpekotasun teknikariarekin. Honetaz gain, berrikuntza bezala, ‘Hotz muga’ konpainiaren “Puestos a elegir” antzezlana ikusten joango dira Kultur Leioara.

Gurasoak ere proiektu indartsu honen barruan kokatzen dira, horregatik informazioa puntuak mantenduko dira ikastetxe desberdinetan euren kezkak eta galderei erantzuteko eta gainontzeko informazioa emateko.

Aipatu dugun bezala, aurtengo nobedaderik nagusiena, UPV-EHUko kanpuseko Ostalaritza Eskolako ikasleen parte hartzea izango da. Guztira 180 gaztek 11 tailer ezberdinetan hartuko dute parte, hauetan drogak lan eremuan izan ditzaketen ondorio larriak eta hauen arriskuak aztertuko dituzte.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa