2010-03-01
Bake Epaile titularra eta ordezkoa izendatzea
Martxoaren 5era arte interesik duten leioaztarren proposamenak onartuko ditugu honako hauek izendatzeko: Bake Epaile titularra eta ordezkoa.
Interesatuek horretarako beren-beregi prestatutako eskabidea bete beharko dute. Horrekin batera curriculuma erantsi, dagozkion egiaztagiriekin.
Informazio zabalagoa nahi izanez gero, deitu 94 400 80 00 telefono zenbakira. Astelehenetik ostiralera, 9:30etik 13:30era.
Partekatu:
Itzuli